Nor gara 


ADARRAZPI baserrian ardiak hazten ditugu eta beren esnearekin Idiazabal J.I. gazta eta mamia egiten dugu, zuzenean eta San Martin merkatuan saltzen dugu.

Adarrazpi 2005an sortutako ardi latxa artegia da, Urnietako Goiburu auzoan kokatutakoa. Maneju estentsibo bat egiten dugunez, artaldea neguan Urnietan bazkatzen da eta udaran Aralarren.
Esneki guztiak (esnea, mamia, gazta freskoa, gazta xamurra, nata gazta, gazta krema eta Idiazabal gazta) gure etxeko esnearekin eginda daude eta, gaztandegian bertan eta goizero Donostiako San Martin azokan aurki ditzakezu. Hostalaritzara zuzendutako banaketa ere badigu donostialdean astean bitan.
Egunero bisita gidatuak egiten ditugu gaztandegira, gure produktuak nola egiten ditugun ikusteko eta dastaketa egiteko aukerarekin, beti aldez aurretik deituta tno honetara 626786750.

 

Quienes somos


El caserío ADARRAZPI está dedicado a la cría de ovejas con cuya leche elabora queso amparado en la D. O. Idiazabal y cuajada que comercializa, principalmente, por vía directa y en el mercado de San Martín en Donostia.

Adarrazpi se creo en el año 2005. Es una explotación familiar de oveja latxa ubicado en el barrio Goiburu de Urnieta. Hacemos un manejo extensivo por lo que nuestras ovejas pastan en invierno en Urnieta y en verano suben a la sierra de Aralar.

Todos los productos lácteos (leche, cuajada, queso fresco, queso tierno, queso nata, crema de queso y queso Idiazabal) están elaborados con leche de nuestra explotación, y los tenemos a la venta en la quesería, todas las mañanas en el mercado San Martin de San Sebastian y disponemos de un reparto a hostelería en la zona de donostialdea 2 veces por semana. Por otra parte, hacemos visitas guiadas todos los días a la quesería con posibilidad de ver cómo se elaboran nuestros productos y degustarlos, con reserva previa en el tno. 626786750.